Denboran Argentinako Euskal Astearekin bat eginez ospatu da 2008an Txileko Euskal Astea, urriaren 29tik azaroaren 2ra bitartean. Argazkian, Astea inauguratzeko unean, zerrenda mozten, Josu Legarreta, Eusko Jaurlaritzaren izenean, eta Jose Maria Narvarte, Santiagoko Euzko Etxeko lehendakaria. Ekitaldi berean omenaldia egin zitzaion Euzko Etxean den Gernikako Arbolaren kimuari, eta Santiagoko Euskal Abesbatzak kantatu zuen. Astea Oskorriren kontzertu batek itxi zuen igande arratsaldean.