Euskal Herrian Senpereko aintziraren inguruan 2010eko Herri Urrats ospatzen zen egun berean, maiatzaren 9an, egin da Londresen, bertako Victoria Parkeko lakuari itzulia emanez eta hiriburuko Euskal Elkarteak antolaturik, festa euskaltzalearen bertsio londrestarra. Hemen ere eguraldiak lagundu gabe, baina umore onak lagunduta, euskara izan da euskaldunen eta euskaldunen lagunen biltzaile. Lakuari bira eman ondoren, Herri Urrats ekimenaren nondik norakoak azaldu zaizkie bildutakoei, eguna inguruko tabernetan egindako poteo batekin bukatzeko. Baina Diasporan leku gehiagotan ere ospatu da Herri Urrats, hala nola Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean eta Parisen (argazkia Londres EE)