Aurkezpen interesgarria egingo zen 29013ko irailearen 14 eta 15ean Euskal Herriko kulturak Parisen. Bi egunetan, La Scène du Canal-eko Espace Jemmapes-en, 116 quai de Jemmapes-en, ez galtzeko moduko musika eta kantu ikuskizun ederra emanen zuten Pier Pol Berzaitz, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena eta Joxan Goikoetxeak (ikus kartela). Horrekin batera, 14 eta 15ean ere, euskal baserri ekoizpenen azoka gauzatu zen leku beretsuan, pintxoak, sagardoa, chefak, hitzaldiak eta animazioa lagun.