ENE SARIA, EMATE-EKITALDIA. Bordeleko Eskual Etxeari eta euskara alorrean egiten duen ahaleginari eman zion 2008ko ENE Saria Eusko Ikaskuntzak. 2008ko Abenduaren Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) adierazia, berez, emate-ekitaldia 2009ko otsailaren 4an egin zen, Baionan, ekitaldira bildurik, besteak beste, Mixel Sallagoity, David Mugica, Jean-Michel Larrasquet eta Jose Mari Velez de Mendizabal, irudiak erakusten duenez (argazkia Eusko Ikaskuntza).