Hirurehun bat lagun bildu zituen Korrikak larunbatean Berlinen. Alemaniako hiriburuan hirugarrenez ospatu zen AEKren festa, eta inoiz baino jendetsuagoa izan zen. Haurrak eta helduak, euskal herritarrak eta beste herrialdeetako lagunak, guztiak osatu zuten saltaka bi kilometroko ibilbidea, Lasterketa On Egin jatetxean amaitu zen, talo eta txistorra bazkari batekin. "Berlineko euskaldun eta euskararen lagunentzat, Korrika larunbat luze baten hasiera bakarrik izan zen", esan digute elkartetik (argazkia Berlin EE)