Miamiko Euskal Etxearen lehendabiziko Herri Kirol Jaialdiak irudi ikusgarriak utzi zizkigun otsailean: aizkolariak, harri jasotzaileak, sokatira eta txinga eramatea palmondo artean, hondartza tropikal batean. Festan Miamiko euskaldunez gain, New England eta San Frantziskoko kirolariek ere parte hartu zuten (argazkia Miami EE)