Argazki galeria > 2015eko Aberri Eguna Argentinako euskal etxeetan
Villa Marian ere egun osoko programa
2015eko Aberri Eguna ospatzeko, egun osoko ekitaldia antolatu zuen Euzko Etxeak. Programari hasiera emateko, meza eskaini zuen hiriko Santisima Trinidad Parrokian. Ondoren, Centenario Plazan bere errepertorioko abesti batzuk kantatu zituen euskal etxeko abesbatzak, Gernikako arbolaren kimuaren parean. Dantzariek ere hartu zuten parte emanaldian. Argazkian, Euzko Etxea-ko kideak elizaren atarian (argazkia EE).