Argazki galeria > 2015eko Aberri Eguna Argentinako euskal etxeetan
Laurak Bat-en, dantzak, taska eta danborrada
Buenos Aireseko Laurak Bat-en apirilaren 18an ospatu zuten. Trinketean bilduta, dantzarien emanaldi batez gozatu eta menu ederra dastatu ahal izan zuten etxeko lagunek. Egun berean, gainera, eta ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdira begira, danborradaren lehenengo entsegua egin zuten. Argazkian, Arantxa Anitua erakundeko lehendakaria Aurreskua jasotzen (argazkia EE).