Argazki galeria > 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna - Ospakizunak (II)
Hizkuntz Gutxitu eta Gutxiagotuen topaketa
ENEren testuinguruan antolatu zen Cordoban Hizkuntz Gutxitu eta Gutxiagotuen 6. Topaketa. Ekitaldiari hasiera emateko, Aurresku jo eta dantzatu zuten Noe Fernandezek eta Natalia Bohe Aizpeoleak. Ondoren, elkarretaratzean partaide ziren hizkuntzetako ordezkariak mintzatu ziren: Gabriela Tribaudino irakaslea eta bere ikasleak (piemontearra); Enrique Doerflinger irakaslea (kitxua); Israel Sherman (ladino eta yiddish); eta Gerora-ko Jesica Ateca eta Santiago Chamorro (euskara) (argazkia EE).