Buenos Aires hiriburuko Manuel Belgrano Eskolak bere ateak ireki dizkio Eusko Jaurlaritza, Gernikako Bakearen Museoa eta Argentinako Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzaren bidez osatuta den ‘Gernika’ erakusketari. Erakusketa osatzen duten 21 banerrak gaur arte egongo dira ikusgai Palermo auzoko eskolan. Erakusketaren baitan, hitzaldi bat eskaini zuen eskolako irakasle ere baden Teresa Zavaletak (argazkia Euskaltzaleak)