Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Ostirala (VI)
Necocheako Xabier Zubillaga
Xabier Zubillaga necocheatarrak, hitza eskatu eta "erraz eta diru aldetik inbertsio handirik gabe" plantea daitezken zenbait proposamen egin edo gogoratu zituen, "aurreko Biltzar batzuetan ere onartu eta ez baitira gero gauzatu", hala nola Diasporaren Eguna antolatzea, logo amankomun bat sortzea munduko euskal etxeentzat, edota eskola arloan ahalegin bat egitea euskal etxe bakoitzak bere herriko eskola batekin tratuak izan eta euskal kultura irakatsi dadin, lotura bereziak sortuz eskola eta euskal etxeen artean edo ondoren sare moduko bat eskola horien artean. Adibideak ere aipatu zituen, euskal kultura irakastea posible dela oinarritzeko, Argentinan bertan Llavallol-eko Euskal Echea eskola aipatuz edo Necocheako Ikastola, Estatu Batuetako Ikastola eta Venezuela eta Mexikoko aurrekari batzuk. Diasporak Jaurlaritzaren barruan daukan indarraz ere mintzatu zen.