Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Ostirala (V)
Marian Elorza
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak, Eusko Jaurlaritzaren arlo honetako arduradun gisa, Urkullu lehendakaria buru duen gobernuarentzat Diasporak duen garrantzia eta kanpoan bizi diren euskal gizataldeei begira garatzen duen ahalegina aipatu zuen, krisi ekonomikoa dela eta arlo honek, gainerakoek bezala, murrizketa batzuk jasan behar izan baditu ere. Jaurlaritzaren engaiamendua kanpoan bizi diren euskaldunekiko eta sareak sortzea eta garatzea eta 'networking' lana eta diasporizatzearen balioa azpiamarratu zituen, besteak beste.