Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Ostirala (V)
Lau-urteko planerako iradokizunak
Ostiral goizeko saioak mahaiean Asier Vallejo zuzendaria eta Benan Oregi eta Andoni Martin teknikariak zeudela hasi ziren, izan ere Batzarreko azken eguna izanik programak balantzea eta aurreko egunetan aipatutako puntuekin datozen lau urteetarako (2016-2019) plan estrategikoa --Lau-urteko Plana deitua-- idaztea bazekarkien, ondoren Biltzarrak Jaurlaritzari pasatzeko, honek azter zezan.