Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Osteguna (III)
Oroimenaren garrantzia
Herri bakoitzak bere historia gordetzearen garrantzia --"guk gordetzen ez badugu beste inork ez du egingo"-- eta euskal diasporaren oroimenaren gordetzean gutariko bakoitzak duen erantzukizuna ere aipatu zuen Pedro Oiarzabalek. Prest azaldu zen bera horretan laguntzeko eta tresnak eta aurrelan guztiarekin hornitzeko, hala egiten ari da Estatu Batuetan eta Kanadan, ikastaroak emanez elkarrizketatzaileei eta lehenengo emaitzak lortuz, hiru bat hamarka pertsonaia elkarrizketaturik dagoeneko. Berak zuzendari duen poriektu hinek Ipar Ameriketako zenbait erakunde akademiko eta ikertzaileren partaidetza ere lortu du.