Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Osteguna (III)
NABOren sosteguna
Valerie Etcharren Arrechea, NABOko lehendakari eta proiektuko sustatzaile gisa, gainerako euskal etxe eta federazioei zuzendu zitzaien Memoria Bizia proiektuak bera buru den federazioarentzat daukan garrantzia azpimarratzeko eta euskal elkarte guztiak euren indarren arabera babestu eta euren inguruetan bultzatzeko moduko ekimena dela esateko. Proiektuak euskal etxeen sostenguarekin dauka zentzurik aberatsena, eurak baitakite nor diren eta non dauden elkarrizketatuak izan daitezken euskaldunik zaharrenak eta istorio aberastunenak, eta elkarrizketa prozesuan familia bereko belaunaldiak partaide bilakatzeko ezagutza eta ahalmena baitaukate, ekimenaren bultzatzaile nagusi eta onena bilakatuz.