Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Osteguna (III)
Memoria Bizia proiektua
Momentu honetan AEBetan eta Kanadan garatzen ari den Memoria Bizia proiektuaz, Deustuko Unibertsitateko ikertziale eta Nevada-Renoko Jon BIlbao Katedrako arduradun den Pedro Oiarzabal mintzatu zen. Dagoeneko abian den egitasmo honek --UNR eta Deustuko Unibertsitateak, NABO, Etxepare Institutua eta Eusko Jaurlaritza bultzatzaile-- euskal komunitateko adineko jendea elkarrizketatzeko helburua du, euren lekukotasuna, eskarmentu eta istorio/historia bildu eta gordea izan dadin, eta interesatu eta ikertzaile ororen eskueran ipinia. Programaren koordinatzaileak elkarrizketatzen ari diren eta elkarrizketatu nahi dituzten pertsonen soslaia azaldu zuen, zenbait izen-deitura eta adibide ipinita, eta elkarrizketok metodologia eta egikera aldetik kalitatez eta ildo jakin bati segituz gauzatzearen garrantzia azpimarratu zuen, baita ere denborarik galdu gabe egitea, adinagatik multzo honetako pertsonak desagertzeko arriskua baitaukate eta hori gertatzen denean dakarten informazio baliosa ere betiko galtzen baita.