Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Asteazkena (II)
María Elena Etcheverry de Irujo, Ekin
Argentinatik etorria, María Elena Etcheverry, Andres de Irujoren alarguna, Buenos Airesko Ekin euskal argitaletxe historikoko burua da eta hiriburu argentinarreko Eusko Kultur Etxea (Eusketxe) elkarteko lehendakari baita ere (Ekin, euskal erbestean erakunde garrantzitsua izan zen Francopeko urte gogorrenetan, Andres Irujok eta Ixaka Lopez Mendizabalek sortua, euskal kulturaren baitan garrantzitsu eta eragile izan ziren beste zenbait pertsonaren sostenguarekin).