Argazki galeria > Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra Asteazkena (II)
Josu Legarreta eta Magdalena Mignaburu
Josu Legarretak eta Magdalena Mignaburuk Argentinan 1989an Bahia Blancan eginikotik aurrera --1956ko Pariseko Mundu-Biltzarra aurrekatu, eta Necocheako 2005eko Gazte Biltzarreraino iritsiz-- eginiko euskal biltzarrak aztertuz egiten ari diren ikerlana aurkeztu zuten. Argentinan egiten dena ez da folklorea, engaiamendua baizik, aldarrikatu zuen Mignaburuk. Ikerlana 2016ko martxoan plazaratzeko asmoa dauka Eusko Jaurlaritzak.