‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ izeneko lehiaketa antolatu zuen Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Euskal Etxeak EDEa ospatzeko. Irailaren 8an lehiaketan aurkeztutako lanak erakutsi zituzten Aberri Etxeko lagunek eta sariak eskuratu zizkieten irabazleei. Lehenengo saria Karina Andrieu-rentzat izan zen eta bigarrena, Alicia Ithurralderena. Aipamen berezia, ordea, Juan Carlos Andrieuk jaso zuen. Euskara ikasleek ere aurkeztu zituzten euren lanak (argazkia EE)