Cordobako Udalbatzak bere ‘Oniritzia’ eman zion Irailaren 8ko Euskal Diasporaren Egunari. ‘Oniritzia’ adierazten duen agiria irailaren 13ko biltzarrean onartu zuten eta zinegotzien eskutik jaso zuten Gure Txokoa-ko agintariek. Zeremonia berean Euskal Etxeko lehendakari Alejo Martin-ek euskal jatorrizko jendearen hainbat ekintza gogoangarri aipatu zituen hitzaldi batean. Ondoren, Euskal Etxearen egoitzan jarraitu zuen ospakizunak. Argazkian Euskal Etxeko lagunak, tartean Alejo Martin lehendakaria, zinegotziak tartean (argazkia EE)