Irailaren 8an, Argentinako bandera eta ikurrina altxatu zituzten Beti Aurrerako lagunek Euskal Etxearen aurreko Gernika enparantzan. Egunean zehar herriko plaza nagusian ezarritako stand batean egon ziren Euskal Herriari eta Diasporaren Egunari buruzko informazioa ematen. Jaia Euskal Etxean bukatu zen argentinar eta euskal dantzariak lagun (argazkia EE)