Bi ekintza burutu zituzten chivilcoytarrek, Buenos Aires probintzia argentinarrean. Irailaren 7an euskal jatorrizko Jose Emilio Burucua historialariak liburu bat aurkeztu zuen Euskal Etxean. Hitzaldia bukatuta, Diasporaren Eguna izan zuten gogoan gauerdian. Anfitrioiek ‘adiskidetasunaren zapia’ oparitu zioten historialariari (argazkia EE)