New Yorken Martxoaren 16an ospatu zuten Korrika New Yorkeko Euzko Etxeak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea helburu duen ekimenarekin bat egin zuten Brooklynetik.