Euzko Etxearen Urte Amaierako jaian 2021eko ekintzen argazkiak proiektatu zituzten eta agintariek Celina Montes de Oca eta Magdalena Pastor Pulido txikien irakasleak saritu zituzten azken urte hauetan egindako lanagatik. Itziar Aramayo eta Aitor Aramayo biziarteko bazkide izendatu zituzten eta hirugarren urtez jarraian Elena Bilbao hautatu zuten Euskal Etxeko alkate (argazkia EE)