Argazki galeria > 2019ko Euskal Diasporaren Eguna munduko euskal etxeetan (III)
Pau
Paueko Euskal Etxeak Antoine d'Abbadie-ri buruzko hitzaldia antolatu zuen. Filantropoa, hizkuntzalaria, esploratzailea eta antropologoa izan zen XIX. mendeko euskal zientzialari ezezagun hau Frantziako Zientzien Akademiako presidentea izan zen eta Augustin Chahorekin batera, ‘Zazpi Uskal Herrietako Uskalduner’ argitaratu zuen. Jean-Baptiste Hiriart-Urrutyk eskaini zuen hitzaldia berrogei lagunen aurrean. Etxeko Gizonezkoen Abesbatzaren abestiekin eta buffet polit batekin amaitu zen arratsaldea (argazkia EE)