Argazki galeria > 2019ko Euskal Diasporaren Eguna munduko euskal etxeetan (II)
Azul
Azulgo Gure Txokoak arratsalde osoko programa garatu zuen: Agur ofizialak irakurri ondoren, euskal etxearen historia kontatu zuten, kide sortzaileei omenaldia egin zieten Etxeko agintariek eta Maria del Rosario Barberenaren ‘Historia de familia’ ipuina irakurri zuen. Ospakizuna, euskal dantza eta brindisarekin bukatu zen (argazkia EE)