Gure Txokoan bi ekintza egin zituzten. Abenduaren 3an, Azulgo udal parkean, Arima Gazte dantza-taldeak euskal dantzak eskaini zituen Gernikako kimuaren inguruan eta gero, “La pequeña suiza” pelikula pantailaratu zuten Euskal Etxearen egoitzan. Abenduaren 7an, ordea, euskara-ikasleek, dantza-taldeko kideek eta lagunek Olentzero eta Maridomingiren bisita jaso zuten. Euskara ikasleek eskolen amaierako agiriak errezibitu zituzten eta bukatzeko, topaketa partekatu zuten bildukoek, dantzak, musika, jolasak eta sketxak barne. Argazkian ikasleak Eli Etchegaray irakaslearekin (argazkia EE)