Argazki galeria > 2019ko Aberri Eguna Diasporan (III)
Buenos Airesko Laurak Bat
Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena batera ospatu zituzten Laurak Bat-eko lagunek. Apirilaren 26an, "Hitzez eta Hotsez" musika ikuskizuna izan zuten, Jose Luis Toledano eta Bego Bastarrika artisten eskutik. 27an, ordea, etxeko Ezohiko Biltzarrean, Ohorezko Kide izendatuko zituzten Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu lehendakariak, eta horren ostean, Aberri Eguneko Taska ospatu zuten (argazkiak EE)