Argazki galeria > 2019ko Aberri Eguna Diasporan (II)
Montevideoko Aldaxka Kultur Biltzarra
Uruguaiko Aldaxka Taldeak ikurrinak ateratzeko deialdia egin zuen Aberri Egunerako. Hori dela eta Euskal Herriko banderak Uruguaiko toki askotan ikusi ahal izan ziren, tartean, Montevideoko Malvin eta Villa del Cerro auzoetan, Canelonesen, Maldonadon, San Josen eta Punta del Diablon, leku batzuk aipatzeagatik. Argazkian, ikurrina Rio de la Plata ibaira begira (argazkiak EE)