Euskaraldia eta ENE ospatu zituzten Chascomuseko euskara ikasleek eta irakasleak. Euskaraldiarekin bat egiteko, Udal Eskola batek antolatutako ‘Cafe literario’ batean hartu zuen parte Euskal Etxeak. Euskara ikasleek euskal abizenen esanahia azaldu zioten publikoari. Euskararen Eguna ospatzeko, ordea, euskara praktikatzeko jolasak egin zituzten chascomustarrek (argazkia EE)