Ostiralean parkeko ekitaldiak bukatzeko, erromeria heldu zen Utah-tik etorritako Jean Flesher eta bere bandaren eskutik. Utah-ko Salt Lake City-koa da Jean, eta Kaliforniako Fresno eta Bakersfield-etik etorri ziren bere lagun eta bandakide Jean-Pierre Etchechury, baterian, eta Pierre Ygoa, tronpetan; geroago iritsiko zen laugarrena, San Frantziskotik, Christian Iribarren txirulari eta teklatua. Eurak jotako euskal-amerikar aireekin egin zen euskal egunari amaiera ipini zion dantzaldia, nahi zuenak herriko kantinetan segitu ahal izan bazuen ere. Biharamunean, ordea, kabalkada edo desfileari ekin behar zitzaion goizeko hamarretan (argazkia EuskalKultura.com)