Eta tradizioak eta gazteak uztartuz, Boiseko 'Txantxangorriak' euskal musika eskolako haur eta ikasleak Buffaloraino heldu ziren, trikitixa, panderoa, txalaparta eta alboka bezalako instrumentuekin zer dakiten egiten erakusteko. Buffaloko zubi-ondoko parkera hurbildutakoek aukera izan zuten euren jardunaz goatzeko, tartean haize bortitzak piztu eta zerua ilundu bazen ere. Txantxangorriak, ordea, profesionalak dira eta gogor eta endo eutsi zioten emanaldiari, haizeak harrotutako hautsa momentu batzuetan erosoegia izan ez bazen ere (argazkia EuskalKultura.com)