Eta Oesteko euskal festa eta elkarretaratze askotan bezala, ezin falta hemen ere bertsolarien ekarpena. Kasu honetan, asteburu berean ziren Buffaloko, Wyoming-en, eta Nevadako Renoko euskal festak. Etxe ondoan zeukatenez, San Frantziskoko Johnny Kurutxet eta Renoko Jesus Goñi Renon aritu ziren kantari, eta Wyoming bertako, baina hegoalderagoko Rock Springs-eko Martin Goikoetxea Buffalora bildu zen. Irudian, Martin Goikoetxea Buffalo kale nagusiko parkean kantari (argazkia EuskalKultura.com)