Egin ziren lehiaketa eta txapelketen artean, bat gailenduko dugu. Hor irudian janari dastaketan ari diren bost pertsonok epaimahaia dira eta epaitzen ari direna tripota-lukainka-odolki-txorizo lehiaketara aurkeztutako aleak, guztiak han bertan, jendearen aurrean prestatuak. NABOk halakorik antolatzen zuen lehen aldia izan zen, eta arrakasta ikusita aurrerantzean urtero egitekotan dabiltza. San Frantzisko eta Seattle-ko ordezkariak izan ziren garaile tripota eta lukainka kategorietan. Epaimahaikide, ezker-eskuin, Benan Oregi (Gasteiz, EH), Bob Echeverria (Elko, Nevada), Ryan Fieldgrove (Buffalo, Wyoming), Manny Villanueva (Reno, Nevada) eta Jean-Pierre Elissetche (San Frantzisko, Kalifornia). On egin esan beharko dugu... (argazkia EuskalKultura.com)