Oihartzun berezia izan zuen, eta Buffaloko euskaldunen eta bertara bildutako publikoaren komunitatearekiko elkartasunaren eta engaiamenduaren neurria eman zuen ekimenetako bat enkante bat izan zen, izan ere euskal artzainek mendian denbora luzeak pasatzeko bizileku gisa erabiltzen zituzten 'karrokanpo'en tamaina txikian egindako replika batzuk izan zirelarik enkantean jarritakoa, herriko artistek margo ederretan diseinu eta marrazki artistikoak heietan eginik. Argazkiak erakusten du enkanteko momentu bat, eta enkantean euskal kolore eta gaiez eginiko karrokanpoetako batzuk. Guztiak saldu ziren, eta horietako batzuk 4.000 dolarreko eskaintzaraino iritsi ziren (argazkia EuskalKultura.com)