Buffalon aspaldi ikusigabeak agurtzen eta lagun berriak egiten, batez ere Euskal Herrian herri edo eskualde beretsukoak izanagatik eta erreferentzia amankomun ugari izanik orain arte sekula elkarrekin topatu gabekoen kasuan. Irudian, ezker-eskuin, euskara jatorrean solasean, Prosper Etchemendy, Buffalon jaioa, arrantxari eta cow-boy euskalduna, jatorriz arnegitarra; erdian, Pettan Osinalde, jaiotzez lasarra, gaztetandik Kaliforniako Fresnon bizi dena; bonetaduna, Michel edo Mike Iriberry, Anhauze-koa, eta gaztetandik Buffalon bertan bizi dena (argazkia EuskalKultura.com)