Honelako itxura agertzen zuen ostiral arratsaldez Buffalo herri erdiko parkeko euskal festaren gertalekuak, bertaratutako jendea ikuskizunei erreparatzen, enkarteetan parte hartzen, lehiaketen berri segitzen eta, bereziki, hainbaten kasuan, aspaldi ikusigabeak agurtzen eta aspaldiko parteko eta hurbilagoko kontu kontari. Bertaratutako euskaldunez gain, Buffaloko ekitaldiak andana handia amerikano ez-euskaldun ere bildu zuen, euskaldunen festa irekiak erakarrita (argazkia EuskalKultura.com)