NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen 2011ko biltzar nagusia Buffaloko Hampton Inn hotelean egin zen. Bildutakoek, besteak beste, Valerie (Etcharren) Arrechea sanfrantziskotarra berrautatu zuten NABOko lehendakari gisa. Irudian, NABOko euskal eskolen koordinatzailea, Izaskun Kortazar, ari zaie euskal etxeetako ordezkariei mintzatzen (argazkia EuskalKultura.com)