Kabalkadan eta ondoko ekitaldi eta festa-ekimenetan parte hartu zuetenako bat Kate Camino izan zen. Sortzez buffalotarra, hamar urtetik gora dira Kate Renon bizi dela eta, gaztea bada ere, bere bizitza osoan hainbat lan egindakoa da guraso eta aurrekoengandik jaso zuen euskal kulturaren oparia landu eta bere alabei pasatzeko. Aurten (aurrerago hartuko dugu hizpide) Wyoming-eko bi pertsona omendu ditu NABOk Bizi Emankorra sariarekin. Irudian, Kate Camino zalgurdian, kabalkada ikusteko bildutako jendeak agurtzen (argazkia EuskalKultura.com)