Bertan karrokanpoa eta guzti parte hartu zuen bertako beste familia bat, George Etchemendy-rena. Bertan euskaradun jaioa guraso arnegitarren semea, egun --buruz esana-- laurogei bat urte izango dituen George Etchemendyk pasatu die euskaltasuna bera bezala Ameriketan jaiotako bere ondorengoei. Bere seme George, eta hogei urte inguruko haren seme-alabak dantzari eta partaide arrunt aktiboak dira Buffaloko euskal komunitatean, euren euskal ondarearen sustatzaile. Kabalkadarako bi karrokanpo berri egin zituzten, euskal iraganaren sinbolo berritu hori desfilera ekarriz (argazkia EuskalKultura.com)