Buffaloko euskal familia askok hartu zuten parte kabalkadan, euren arbasoekiko loturak agerian utziz eta euren euskaltasuna aldarrikatuz Buffalo eta Johnson konderri osoa gaur egun den errealitatearen parte eta osagai garrantsitsu bezala. Camino deituradun familia bat baino gehiago daude Buffalon. Horietarik bat, Martin eta Florence Caminorena; eta beste bat, esaterako, irudiak erakusten duena, John eta Marie Caminorena eta Dean eta Anita Camino Smith-ena (argazkia EuskalKultura.com)