Argazki galeria > 2015ko Neguko NABO bilkura eta 31. Euskal Afari eta Dantzaldia
Aspaldiko lagunak, Anita eta Gloria
Aspaldiko lagunak dira Anita Anacabe Franzoia (ezkerrean) eta Gloria Garatea Lejardi (eskuinean). Izan ere, betetzen ari dira 40 urte Boiseko Pat Bieter-ek eta BSUk (Boise State University) antolatuta lehenengo euskal-estatubatuar programa Oñatin, Gipuzkoan egin zenetik 1974-1975ean. Eta hantxe ziren, esaterako, gazte nerabe, egun adiskide segitzen duten Anita eta Gloria. Zorionak! (argazkia EuskalKultura.com)