Argazki galeria > New England Txitxiburduntzi 2016
Txitxiburduntziaren tradizioa
New Englandeko Euskal Etxeak Ameriketan jarraitzen du Txitxiburduntziaren ohitura. Txitxiburduntzi Eguna Euskal Herriko usadio zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik egiten zen ospakizuna, inauteri igandeko aurreko igandean. Tradizio hau bizirik dago Bizkaiko hainbat herritan (Txorierrin, Hego Uriben, Zeberion, Erandion, Arratian, Durangaldean...). Egun honetan jendea mendira joaten da, sua prestatu, burruntzi edo zotz batean iltzaturiko haragi ("txitxi") puskak, txorizoa, txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen dira (argazkia New England)