NABOk 2012ko UDAZKENeko bilkura egin du urriaren 6an Idahoko Mountain Home herrian, bertako Euskal Lagunak euskal etxekoek antolaturik. Estatu Batuetako hainbat lekutatik etorritako euskal etxeen ordezkariek federazioari dagozkion gaiak aipatu dituzte, eta kultur emanaldi berezia ere egin da, Kaliforniako Noka taldekoak kontzertua eskaini baitute, Mendebaldean zehar egiten ari diren birako parte. Irudian, NABOko bilkura: lehenengo lerroan Idahoko euskal elkarteetako ordezkarietako batzuk eta bandera handiaren azpian NABOko Valeria Arrachea lehendakaria, Mary Gaztambide lehendakariordea, Marisa Espinal idazkaria eta Grace Mainvil diruzaina (argazkia ATAF-EuskalKultura.com).