Talde guztiek ezin dute edo ez daukate zorte hori, eta eurak bereziki botatzen dute faltan. Zuzeneko musikariak lagun dantzatzea luxua da. Irudian, musikari-taldea, kasu honetan Salt Lake Citykoa, Utah-ko hiriburuko Triskalariak euskal dantza taldearentzat jotzen. Irudian agertzen diren guztiak dira Estatu Batuetan jaioak, eta aita-semeak ere badaude tartean, Jean (soinujolea) eta Jean-Jules (panderojotzailea). Eurekin ari da, bigarrena ezkerretik, Valerie Arrechea, txistularia eta NABOko lehendakaria.