EuskalKultura.com-ek Jaialdi garaian egin dituen zozketetan hiru izan dira saridunak. Lehenengo saria, Utah-ko Antonia Sangronizentzat izan zen eta Kalakan-en diskoa hautatu zuen. BIgarrena, irudian ikusten duzuen Pariseko Todor Azurtzarentzat, eta Kherau-ren CDa hautatu zuen; hirugarrena, berriz, Iñaki Goikoetxearentzat, baina larunbatean itzuli zelarik Euskal Herrira, bertan hautatu eta eman beharko diogu saria. Zorionak hirurei eta parte hartu duzuen guziei.