Hainbat jendek begi onez ikusi zuen presentzia, Nafarroako Erresuma iragartzen zuen turismo stand-a izan zen. "Bazen garaia honelako ekitaldietan Nafarroako erakundeen presentzia normaltasunean topatzea", "asko gara Estatu Batuetan nafarrak eta aspalditik ez dugu gure gobernuko ordezkaritzarik ikusi, ea hori aldatzen den", gisa honetako iruzkinak entzun genizkion esperantzaz nafar bat baino gehiagori.