Bukatu da aurtengoz. Hiriko euskaldunek euren lan eta jardunekin segituko dute, baina ohiko erritmoan, Euskal Etxea, Euskal Museoa, Gernika taberna, Ikastola, Biotzatik korala, Anduiza hotel eta pilotalekua, Leku Ona jatetxea, Basque Market, BSUko Euskal Ikasketak, Cenarrusa Fundazioa, Oinkarien jarduna... guztiak ohi bezala euskaldunen eta euskal kulturaren ordezkari segituko dute euren eguneroko taupadetan. Eguneroko lanak balio du, eta baita Jaialdik ere eguneroko lana hor badago eta lan horri laguntzeko bada... Berehala arte, beraz.