Meza amaituta, "Inazio gure patroi handia" kantua kantatu zuten publikoak, zeremonia osoan kantuz lagun aritutako Boiseko Biotzetik abesbatzarekin batera. Kantatu ere, bitan kantatu zuten, lehena ohiko bertsio herrikoia eta bigarrena hitzen bertsio garbizalearekin, "Iñaki gure zaindari handia, Josuren lagundia...", hori San Inazioren irudia, dantzariek lepoan hartuta, prozesioan ateratzen zen bitartean.