Meza, Idahoko euskaldunen kapelau edo omonier aita Antton Egigurenek gidatu zuen, beste zenbait apaizarekin batera, horien buru Idahoko apezpiku Peter Christensen. Laguntza ere izan zuen eskaintzen orduan, Wyoming-etik Jaialdin parte hartzera etorritako Martin Goicoechea bertsolaria aldareratu eta bertsoa bota baitzuen, argazkiak erakusten duen unean.